arrauna

Javier Gonzalez Portugaletekoa hautatu dute TKEko presidente

Zuzendaritzan Francisco Garate (Astillero) izango du idazkari, Maria Isabel Diago (San Juan) diruzain eta Jose Manuel Sotelo (Tira) kide.

2012ko urtarrilaren 21a
14:51
Entzun

Traineru Kluben Elkarteak Javier Gonzalez hautatu du gaur elkarteko presidente, Oiartzunen (Gipuzkoa) egin duen ohiko batzarrean. Piter Bravo ordezkatuko du Gonzalezek, horrek karguan sei urte eman ostean. Gonzalez Portugaleteko presidente da, eta zuzendaritzan Francisco Garate (Astillero) izango du idazkari, Maria Isabel Diago (San Juan) diruzain eta Jose Manuel Sotelo (Tira) kide.

Aldeko zortzi boto jaso ditu zuzendaritza talde horrek bozketan, bat kontra eta hiru abstentzio. TKEk Portugalete eta Zierbena onartu ditu bere baitan, 2011n maila gorenera igo ostean, Camargoren eta Orioren ordez. 2011ko kontuak, 700.000 euro, aho batez onartu dituzte, eta, iaz bezala, aurten bandera bakoitzeko garaileak 22.500 euro irabaztea erabaki dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.