Kelmeko txirrindulari borrokalari eta Paralinpiar Jokoetako txapeldun handi izandakoa atzo hil zen, Malagan (Espainia), 43 urterekin. Gaur egingo dizkiote elizkizunak Javier Otxoari, Malagan bertan. Barakaldokoa (Bizkaia) bazen ere sortzez, han bizi zen aspaldiko urteetan, eta han egingo diote azken agurra, justu Espainiako Vuelta bere herritik pasatuko den egunaren bezperan.
Gaztetatik nabarmentzen hasi zen Otxoa. Kelme taldearekin, etapa gogoangarri bat irabazi zuen 2000. urtean Tourrean, Hautacamen, Lance Amstrongekin berarekin buruz buruz lehiatuta. Baina hurrengo urtean, Ricardo anaia bikiarekin entrenatzen ari zela, istripu larria izan zuten. Ricardo bertan hil zen; Javier, bi hilabete koman egon eta gero, berpiztu egin zen. Berriro bizikletari heldu, eta urrezko eta zilarrezko domina bana lortu zituen bi Paralinpiar Jokotan jarraian: 2004an Atenasen, eta 2008an, Pekinen.
Javier Otxoa txirrindularia hil da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu