Atzo urrezko domina irabazi zuen Javier Otxoa (Barakaldo, Bizkaia; 34 urte) txirrindulariak Pekingo Paralinpiar Jokoetan CP 3 mailako erlojupekoan, eta gaur iraupen proban zilarrezkoa jantzi du, esprintean. Darren Kennyk (Erresuma Batua) lortu du urrea. Helmugarako bi kilometro falta zirela ihes egin dute biek, eta bakarrik iritsi dira. "Banekien Kennyk irabazi egingo zidala biok esprintean helduz gero", esan du Otxoak.
2001ean auto batek harrapatu zuen Otxoa, eta harrezkero burmuineko arazoa dauka. Ricardo anaia hil egin zen ezbehar berean.
30 parte-hartzaile izan dira gaurko lasterketan, Changpingen. 60,5 kilometro egin dituzte. Tomas Kvasnicka izan da hirugarrena.
Paralinpiar Jokoak
Javier Otxoak zilarra irabazi du gaur, iraupen proban
Darren Kenny nagusitu egin zaio, esprintean. Bizkaitarrak atzo urrezko domina lortu zuen, erlojupekoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu