Javier Otxoak zilarrezko domina lortu du errepideko proban

Erredakzioa
2008ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Herenegun Javier Otxoak erlojupeko proba irabazi zion Darren Kenny britainiarrari Pekingo Paralinpiar Jokoetan. Atzo, berriz, Kennyk irabazi zion Otxoari errepidekoa, LC3-4/CP 3 mailan. Biak ihes eginda iritsi ziren eta Kennyk irabazi zuen esprinta, Txanping-eko 60,5 kilometroko zirkuituan.

Otxoak eta Kennyk ondo ezagutzen dute elkar. «Banekien elkarrekin ailegatuz gero irabazi egingo zidala», aitortu zuen Otxoak. Horregatik, helmugarako bi kilometro falta zirela, Otxoak erasoa jo eta ihes egin zuen maldan behera. «Badakit berak [Kennyk] beldur pixka bat izaten duela bihurguneetan», Otxoaren esanetan. Kennyk harrapatu egin zuen, ordea. Otxoa kexu zen, aurkari guztiek bera zaintzen aritu zirelako.

Hala ere, zilarrezko dominarekin «oso pozik» zegoela onartu zuen Javier Otxoak. Urrezko domina bat eta zilarrezko beste bat lortu ditu Pekingo Paralinpiar Jokoetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.