Negar egin zuen Jelena Isinbaievak abuztuaren 17an. Errusiarrak, inoizko jauzilaririk onenak, huts egin zuen Berlinen jokatutako Munduko Txapelketan. Hiru jauzi, eta hiruretan ez zen langa gainditzeko gai izan. Atzo, ordea, Urrezko Ligako bosgarren proban, Zurichen (Suitza), munduko marka berria ezarri zuen 27 urteko atletak. 5,06 metroko jauzia egin zuen, eta zentimetro bat ondu berak iazko Olinpiar Jokoetan ezarritako marka. Jada 27 eginda dauzka Isinbaievak, pista estalikoak kontuan hartuta -hor 5 metrokoa da marka-. Gainera, atzoko garaipenaren ondoren, milioi bat dolarreko saria (702.000 euro inguru) eskuratzeko aukera dauka oraindik ere, Urrezko Liga amaitzeko proba baten faltan. Azkena Bruselan jokatuko da hurrengo ostiralean.
Errusiarrak bezala, sari potolo hori irabazteko aukera daukate Sanya Richardsek 400 metrokoan, eta Kenenisa Bekelek 5.000 metrokoan. Usain Boltek, berriz, uste baino gehiago sufrituta irabazi zuen, 9,81eko marka eginda.
kiroLA
Jelena Isinbaievak pertika jauziko munduko marka ondu du Zurichen
Errusiarrak 5,06 metroko jauzia egin zuen atzo, eta zentimetro bat hobetu berak aurretik ezarritako marka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu