Athleticek Espainiako Liga irabazi zuen igandean, eta gaur ospatzen ari dira dute Bilbon. 18:00etan, Begoñako basilikara joan dira jokalariak, entrenatzaileak eta klubeko arduradunak garaikurraren eskaintza egitera. Bilboko Udalean harrera egin diete, eta zaleei eskaini diete liga garaipena ondoren.
â–¶ï¸Ã‚ BIDEOA: Liga txapeldunei omenaldia Bilbon #txapeldunak#futfempic.twitter.com/ten5DYTO0i
— Athletic Club (@athletic_eus) 2016(e)ko ekainak 7
Bilboko udaletxeko plaza lepo athleticeko jokalariei harrera egiten. @berriapic.twitter.com/ThpUvRIyq9
— lander muñagorri (@landermg) 2016(e)ko ekainak 7
Juan Maria Aburto alkateak zoriondu egin ditu jokalariak: "Athletic zarete, eta neskak; gaur Bilbok emakume izena du". Josu Urrutia Athleticeko presidentea, berriz, gogor mintzatu da hedabideen eta klase politikoaren aurka: "Hedabideek emakumeen futbolari egiten duten jarraipenak zerikusi gutxi du gabarra ez ateratzeko eman dioten kantxarekin". Kritiken kontra, Urrutiak nabarmendu egin du Athleticek emakumeen futbolaren alde eginiko lana: "Oraindik lau hankatan dabil emakumeen futbola; gu iritsi garenetik euren baldintzak hobetu dira".
Jokalariak balkoian daude @berriapic.twitter.com/xHVJv04weZ
— lander muñagorri (@landermg) 2016(e)ko ekainak 7
Ondoren, balkoira irten dira jokalariak, eta "Athletic, Athletic" oihu artean hartu dituzte zaleek.
Ospakizunak, ordea, polemika sortu du, ez baitute gabarra gainean ospatuko, gizonezkoen taldeak tituluak irabazten dituenean egiten den legez. Jokalariek ez dute zalapartarik sortu nahi izan gabarraren gaiarekin. "Irabazi egin nahi genuen guk; beste guztia berdin zaigu. Klubak erabakitzen du hori, eta gu ados egongo gara erabakitzen dutenarekin". Ordea, Whatsapp bidez zabaltzen ari da gabarra uretaratzearen aldeko bertso bat.
Doinua: Azken arnasa eman nahi nuke
Neurria: Hamarreko handia
Zenbat izerdi, zenbat lan-ordu,
zenbat momentu kritiko.
Baina aspaldi esan genuen
ez genuela etsiko.
Orain gabarra eske gatoz gu
Bizkaian horren mitiko,
Bilbo aldeko uretan barna
ederki da ibiliko,
hautsa kentzeko ere ez zaio
horren gaizki etorriko!!
Gabarra dugu sinbolikoa,
ederra bezain berezi.
Urrutiari zuzentzen gara
gainditzeko mila hesi,
baloiarekin badaukagunez
horrenbeste abilezi,
Liga txapeldun izan ostean
ez zaitez joan ihesi....
Gizonezkoen tratu berdina
ez ote dugu merezi?