Joaquim Rodriguezek (Katuxa) irabazi du Espainiako Vueltako 12. etapa — Vilagarcia de Arousa eta Dumbria artean, 190,5 kilometro —. Etapa malda batean bukatu da eta txirrindulariak ezinean aritu dira.
Eguneko ihesaldian Mikel Astarloza (Euskaltel), Cameron Meyer (Orica), Amaël Moinard (BMC Racing Team) eta Kevin De Weert (Omega Pharma-Quick Step) zihoazen. Talde horrek 7 minutu baino gehiago atera dizkio tropelari etapan zehar. Hala ere, helmugara iristeko 700 metro besterik geratzen ez zirenean, lasterketa buruek Astarloza harrapatu dute. Azkenean, lehiatuta Katuxa taldeko txirrindulariak lortu du garaipena.
Sailkapen nagusian gauzak ez dira aldatu. Joaquim Rodriguezek lider izaten jarraitzen du. Gainera, gaurko etapan 11 segundu atera dizkio Contadorri. Beraz, Astana taldeko txirrindularia 12 segundura dauka. Christopher Froome (Sky) sailkapen nagusian hirugarren da, 51 segundora.
Bihar 13. etapa korrituko dute txirrindulariek —Santiago de Compostela eta Ferrol artean, 172,8 kilometro—.
Etapako sailkapena:
1. Joaquim Rodriguez (Katuxa) 4. 24.32.
2. Alberto Contador (SaxoBank) 8ra.
3. Alejandro Valverde (Movistar) 13ra.
4. Robert Gesink (Rabobank) 20ra.
5. Christopher Froome (SKy) 23ra.
6. Daniel Moreno (Katuxa) 23ra.
7. Igor Anton (Euskaltel) 27ra.
8. Nicolas Roche (Ag2r) 31ra.
9. Przemyslaw Niemiec (Lam) 33ra.
10. Gorka Verdugo (Euskaltel) 36ra.
Sailkapen nagusia:
1. Joaquim Rodriguez (Katuxa) 44.50.35.
2. Alberto Contador (SaxoBank) 13ra.
3. Christopher Froome (SKy) 51ra.
4. Alejandro Valverde (Movistar) 1.20ra.
5. Robert Gesink (Rabobank) 2.59ra.
6. Daniel Moreno (Katuxa) 3.29ra.
7. Nicolas Roche (Ag2r) 4.22ra.
8. Andrew Talansky (Garmin) 5.17ra.
9. Laurens Ten Dam (Rabobank) 5.18ra.
10. Bauke Mollema (Rabobank) 6.01era.
11. Igor Anton (Euskaltel) 6.08ra.