txirrindularitza

Joaquim Rodriguezek irabazi du Fleche Wallone

Helmugarako 400 metro falta zirela egin du ihes, Huyko malda gogorrean. 

2012ko apirilaren 18a
18:05
Entzun

Joaquim Rodriguezek (Katuxa) irabazi du gaur arratsaldean Fleche Wallone, Huyko aldapan erasoa jo eta helmugara alde txiki batekin iritsita. Kilometro eskaseko igoera da, baina oso malda gogorrak ditu (%26ko pendiza). Helmugarako 400 metro falta zirela egin du ihes Rodriguezek.

Aurreko bi urteetan bigarren geratu zen.

Joan den igandean BERRIAn Fleche Wallone probari buruzko iritzia eman zuen Rodriguezek berak: "Ardenetako hiru klasikoetan motzena da Fleche Wallone, baina horrek ez du esan nahi samurrena denik. Ibilbidea eta ingurua kontuan hartuta, hauxe da ederrena. Kontrolatzeko ez da erraza, eta taldearen babes handia behar da. Argi dago azken aldapara arte itxoitea izango dela nire taktika. Huyko azken aldapara ia indarrik gastatu gabe iristea izango da nire helburua. Aurkariak aipatzen hasita, Rabobank, Vacansoleil, Schleck anaiak, Valverde eta gainerakoen ondoan Igor Antonen izena aipatuko nuke nik".

Igandean Lieja-Bastogne-Lieja izango da.

Fleche Walloneko sailkapena

1. Joaquim Rodriguez (Katuxa) 4.45:41.

2. Michael Albasini (Greenedge) 04ra.

3. Philippe Gilbert (BMC) d.b.

4. Jelle Vanendert (Lotto) d.b.

5. Robert Kiserlovski (Astana) 07ra

6. Daniel Martin (Garmin) 09ra.

7. Bauke Mollema (Rabobank) d.b.

8. Vincenzo Nibali (Liquigas) d.b.

9. Diego Ulissi (Lampre) d.b.

10. Jurgen van den Broeck (Lotto) 11ra.

(...) 17. Igor Anton (Euskaltel-Euskadi) 11ra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.