Egun eskas bat behar izan du Osasunak Enrique Martin Monreali ordezko bat bilatzeko. Luis Sabalza buru duen zuzendaritzak atzo iluntzean kendu zuen kargutik entrenatzaile nafarra, eta 24 ordu bete aurretik lotu du haren ordez aulkian eseriko den teknikaria, Joaquin Caparros espainiarra, hain zuzen ere. 61 urteko entrenatzaileak denboraldi hau eta hurrengorako kontratua adostu du Osasunarekin. Caparrosek urte eta erdi pasatxo zeraman entrenatu gabe, Granadak kargutik kendu zuenetik. Klubak gaur bertan aurkeztuko du Caparros, eta bihar lehen entrenamendua zuzenduko du, Taxoaren, goizeko hamarretatik aurrera.
FUTBOLA
Joaquin Caparrosek entrenatuko du Osasuna
Entrenatzaile espainiarrak ordezkatuko du Enrique Martin Monreal Iruñeko taldearen aulkian. 2018ko ekainaren 30era arte sinatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu