Johan Bruyneel Astanako kirol zuzendaria Lance Armstrongi buruz mintzatu da, eta Italiako Giroan parte hartuko duela eta, hauxe esan du: «Ez da turismo egitera joango. Lasterketetara itzultzea erabaki zuenetik adierazi zigun Italian izan nahi zuela». Irabazteko gai den edo ez «ikusi egin beharko» dela gaineratu du: «Lehiatzen hasten denean jakingo dugu zer moduz dabilen». Txirrindulariaren egutegian, oraingoz, hiru lasterketa daudela ere azaldu zuen: Dowwn Under Tourra -urtarrilaren 20tik 25era-, Californiako Tourra -otsailaren 14tik 22ra-, eta Italiako Giroa-maiatzaren 9tik 31ra-.
Estatubatuarraren aurkarietako batek, Jan Ullrichek, ez du haren bidea jarraitzeko asmorik, eta garbi esan du ez dela itzuliko. Baina zaleengandik behar bezala agurtzeko, erakusketa-lasterketa ari da antolatzen, eta bertan Armstrongek, Indurainek eta berak hartuko lukete parte.
Johan Bruyneel: «Armstrong ez da turismoa egitera joango Italiako Girora»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu