293 kilometro luze egin ondoren, azken zuzengunean erabaki da Milan-San Remo klasikoa. Alexander Kristoffek bigarren urtez jarraian irabaziko zuela zirudienean, azken unean aurre hartu dio Degenkolbek (Giant)). Iazko irabazleak bigarren postuarekin konformatu behar izan du azkenean. Hirugarren Michael Matthews (Orica) sailkatu da hirugarren.
Egun gogorra izan dute txirrindulariek, ibilbide gogorrari euria batu baizaio. Gainontzean, ohiko bilakaera izan du lasterketak. Ihesaldi jendetsua hasieran —11 lagunekoa—, faborito nagusiaren taldekideen lana (Katuxa) eta azken kilometroetan mugimendu ugari, Cipressa eta Poggio muinoetan. Esprinta saihesten saiatu dira Sky eta BMCko txirrindulariak, baina ez dute helburua lortu. Greg Van Avermaet eta Philippe Gilbert (BMC) edo Geraint Thomasen (Sky) saiakerak ezerezean gelditu dira, besteak beste.
Degenkolbek zoratzen hitz egin du lasterketa bukatu berritan: "Zoragarria da Milan San-Remo irabaztea. Iaz haserre joan nintzen hemendik ez bainuen lasterketa ona egin. Aurten, berriz, irabaztea lortu dut".