FUTBOLA

Jokalari bat hil dute muturreko zale batzuek Argentinan

Franco Nieto Tiro Federaleko jokalaria da hildakoa, Chacaritako zale batzuek adreilu batekin buruan emanda.

Franco Nieto, Tiro Federaleko jokalaria zena.
2014ko abenduaren 4a
16:15
Entzun

Harmailetatik adreilu bat bota dute, eta buruan zauri sakona eragin dio Nietori. 33 urte zituen. Erietxera eraman dute kolpearen ondorioz, baina bertan hil da.

Chacarita 3-1 irabazten ari zitzaion Tiro Federali, eta partida amaitzeko hamabost minuturen faltan piztu dira liskarrak. Jokalarien arteko borrokaldi baten ondorioz, epaileak zortzi futbolari kaleratu ditu, eta zaleen artera zabaldu dira istiluak.

Iragan asteburuan, zale bat hil du Atletico Madrileko Frente Atletico muturreko taldeak, eta eztabaida sortu da azken egunetan futbolaren inguruko indarkeriaren inguruan. Gaia sakon jorratuko du BERRIAk igandeko alean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.