Athleticek ez ezik Celtak ere bosgarren postuari eutsi nahi zion, eta beharrezkoa zuen gaurko partira irabaztea. Irabazten hasi dira, baina Bilboko taldekoek buelta eman diote partidari, eta azkenean 2-1 garaitu zaizkie. Jokalari bat gehiagorekin aritu dira zuri-gorriak.
13. minutuan sartu du aurreneko gola Fabian Orellana; Aritz Adurizek sartu du partidako bigarren eta Athleticen aurrenekoa: penaltiz, 37. minutuan. Penaltia eragin duen jokaldian txartel gorria atera diote Gustavo Cabrali, eta handik aurrera jokalari bat gutxiagorekin aritu dira Galiziako taldekoak. Raul Garciak sartu du Athleticen bigarrena, 72. minutuan.