Jokalariak, Camp Noun ezustekoa emateko prest
REALA. Dani Estradak eta Ion Ansotegik ez dute baztertu Ligako estreinakoan Camp Noun Bartzelona ustekabean harrapatzea. Estradaren arabera, Bartzelonak egokitzapen arazoak izan ditzake, entrenatzailea aldatzeagatik. Ansotegik, berriz, gogoratu du Bartzelonako jokalari askok nekatuta egon daitezkeela, euren selekzioekin jokatu ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu