Jokalariek diote haientzat ez dela arazo ordutegiak aldatzea

2011ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Kirol medikuen arabera, ordutegien etengabeko aldaketek ez diote mesederik egiten futbolariari. Jokalariek, baina, apenas galtzen duten denborarik horri buelta ematen. Berdin zaie goizean, arratsaldean edo gauean jokatzea, edo, behintzat, hori diote gaiaz galdetuta. «Niri, behinik behin, bost axola zait zein ordutan jokatu. Horretarako prestatzen dugu gorputza aste osoan, eta ez dago inolako arazorik». Horixe aitortu zion Mikel Gonzalez Realeko erdiko atzelariak egunkari honi joan zen astean, elkarrizketa batean. Antoine Griezmannek ere antzeko hitzak erabili zituen atzo, baita Mikel Aranburuk ere BERRIArekin izandako solasaldian. Athleticeko eta Osasunako jokalariek ere ez dute kexa aipagarririk egin ordutegien inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.