Jokin Altuna Aritz Lasa baino askoz hobe egokitu da Lekunberriko pilotalekura. Norgehiagoka hastearekin batera nagusitasun handia erakutsi zuen Amezketarrak, 1-15 jarri baitziren. Sakea izan da gakoetako bat, bost tanto horrela egin baitzituen Altunak.
Lasak, ordea, ez zuen partida galdutzat eman. Sakea berreskuratu, eta nagusitasun fisikoa aprobetxatuz, 11-2 partzial lortu, eta 12-18 hurbildu zitzaion Altunari. Une horretan, ordea, urretxuarrak sakea galdu, eta 20ra heldu zen Altuna. Bukatu aurretik, beste tanto bat egin zuen Lasak. Baina, ordurako, partida erabakia zegoen.
Altunari azken-laurdenetako bigarren taldea egokitu zaio. Aurrez aurre izango ditu Olaizola II.a, Bengoetxea V.aI eta Artola. Artolaren aurka izango du hurrengo norgehiagoka.