Olaizola II.a 13-Altuna II.a 22

Jokin Altuna izango da bigarren finalista

Jokin Altuna partida bikaina jokatuta gailendu zaio Aimar Olaizolari, eta Lau t'erdiko finalean izango da merezimendu osoz.

2016ko azaroaren 13a
19:11
Entzun

Orain artean inoiz jokatu ez den finala izango du aurtengo Lau t'erdiko txapelketak: Oinatz Bengoetxea eta Jokin Altuna. Gaurkoan ongi merezita irabazi du amezketarrak, garbi nagusitu baitzaio Aimar Olaizolari, eta 20 urterekin Lau t'erdiko finalean sartzea lortu du lehen aldiz.

Partida osoan joan da aurretik, eta bospasei tantoko aldea izan du ia hasiera-hasieratik, nahiz eta Olaizola II.ak eutsi egin dion partida erdira arte, eta aldea murriztu. Zortea ere alde izan du Altuna II.ak, eta gaizki jotako pilotekin pare bat tanto egin ditu gutxienez. Ez du ordea horregatik irabazi; garbi nagusitu da, errestoan bikain, ez dio utzi bere jokoa egiten Aimarri eta berak ongi bukatu du tantoa aukera izan duenetan, aidez batez ere. Eta azken zatian, Aimar Olaizolaren hutsak zirela medio, abaila bizian joan da 22ra.

Orain final eder bat du zain pilotazaleak, bi pilotari bihurri aurrez aurre: Oinatz Bengoetxea eta Jokin Altuna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.