Sarritan, harrobiko kirola gertakari tamalgarriengatik izan ohi da albiste, baina badaude aurkakoa erakusten duten adibideak ere. Hori nabarmendu nahi izan du Tolosa CF klubeko futbol atalak: «Aurten, Gipuzkoako Futbol Federazioak ohar berezi bat bidali zigun klub guztiei hainbat partidatan sortu diren liskarrengatik, baina badaude kirol legez beteriko istorio asko ere».
Horietako baten berri eman du taldeak. Asteburuan gertatu zen, Gazteen Lehen Mailako Tolosaren eta Sanpedrotarrak-en arteko neurketan. Han, Sanpedrotarrak taldeko jokalari batek min hartu zuen, eta, normalean egin ohi den moduan, baloia kanpora bota zuten Tolosako jokalariek, epaileak partida geratu eta arduradunek min hartutako jokalaria artatu zezaten.
SANPEDROTARRA taldeko jokalari batek mina hartzen du. TOLOSAkoak konturatu egiten dira eta baloia kanpora botatzen dute pic.twitter.com/HE2mUD5kGh
— TOLOSA C.F. Futbola (@tolosa_f) May 10, 2022
Horren ondoren gertatu zen bitxikeria: baloia itzultzeko asmotan, Sanpedrotarrak-eko jokalari batek Tolosako atezainari jaurti zion baloia zelai erditik. Atezainak, ordea, huts egin zuen baloia kontrolatzean, eta sarean amaitu zuen baloiak.
Behin SANPEDROTARRAn jokalaria osatzen denean, baloia TOLOSAri bueltatu nahian, hau gertatzen da… pic.twitter.com/l5sB4BCpqx
— TOLOSA C.F. Futbola (@tolosa_f) May 10, 2022
Egoera horretan, Pasaiako taldeko jokalariek euren atean gola nahita sartzea erabaki zuten, harmailetan zeuden zaleen txaloen artean. Tolosak bi taldeetako jokalariak zoriondu ditu, «kirol legearen adibide zoragarria emateagatik».
Gogoratu bata bigarrena dijoala, bestea hirugarren 2 puntutara eta finalerdietarako sailkatzeko aukera handiak dauzkatela.
— TOLOSA C.F. Futbola (@tolosa_f) May 10, 2022
ZER GERTATU ZEN ONDOREN?👇🻠pic.twitter.com/BLeZhCbLel
Neurketa, azkenean, 2-2 amaitu zen. Igoera fasea jokatzen ari dira bi taldeak; bigarren sailkatua zen bat, eta hirugarrena bestea.