Txirrindularitza

Jon Aberasturi Trek-Segafredo taldean ariko da datozen bi urteetan

Bi urterako kontratua sinatu du 32 urteko gasteiztarrak, eta haren eginkizun nagusia taldekideen «esprintak gidatzea» izango da.

jarraia202442.jpg
Iñaki Fernandez Guridi.
2021eko abuztuaren 27a
12:59
Entzun

Jon Aberasturi bueltan da World Tour mailara, Trek-Segafredo taldearen eskutik. Esprinter gasteiztarrak bi urterako kontratua sinatu du, 2023ra arte. Espainiako Vuelta ari da lehiatzen Caja Rural taldearekin egunotan.

Aberasturiren goi mailako azken taldea Euskaltel Euskadi izan zen, 2013an. Ordutik, Ukyo, Euskadi Murias eta Caja Rural taldeetan aritu da. Aurtengo denboraldian garaipen bakarra eskuratu du, Esloveniako itzulian.

Aberasturik pozez adierazi du «World Tourrera itzultzeko gogo handia» zuela, Pro Tour mailan urte batzuk eman ondoren. Haren gertukoek esan diotenez, Trek «talde ona» da. AEBtako taldearentzat, berriz, «profil egokia» da gasteiztarrarena. Horregatik, «taldekideen esprintak gidatuko» ditu garaipenak lortzen laguntzeko. «Baina nire aukerak ere izango ditut» irabazteko, esan du.

Luca Guercilena taldeko managerraren hitzetan, Aberasturi «eskarmentu handiko txirrindularia da, eta World Tourrera bueltatzea merezi izan du». «Azkarra, esperientzia duena eta akaberak kudeatzen trebea» den txirrindularitzat hartzen du. «Bere ezaugarriak zituen txirrindulari azkar bat falta zitzaigun», gehitu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.