Jon Lapazaran, lehen aldiz Euskadiko txapeldun
LASTO JASOTZEA. Jon Lapazaran izan zen nagusi igandean, Alegian (Gipuzkoa), Euskadiko Lasto Jasotze Txapelketan. Markinarrak 21 jasoaldi lortu zituen, Andoni Agirreurretak eta Unai Ardeok bezala. Denbora bukatuta, baina, Lapazaranek lortu zuen azkarren 22. jasoaldia, eta hark jantzi zuen txapela. Lehen aldiz izan da Euskadiko txapelduna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu