Irudia. Bilbo

Jon Morcillok 2024ra arte berritu du

ATHLETIC.
2022ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Jon Morcillok beste urtebeterako berritu du kontratua Athleticekin, 2024ko ekainaren 30era arte. 24 urteko jokalari zornotzarra Valladoliden aritu zen aurreko sasoian, utzita, baina ia ez zuen jokatu. Denboraldi honetan, ordea, ez da inora joan, Ernesto Valverdek geratzea nahi izan baitu. Hala, ligako sei partidetatik bostetan aritu da; ordezkoa izan da beti, eta 30 minutuz jokatu du. 48 partida jokatu ditu 2020ko irailean debuta egin zuenetik, eta bi gol sartu ditu. Argazkian, Morcillo eta Jon Uriarte Athleticeko presidentea, atzo, San Mamesen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.