Jon Salsamendi izango da Urdaibaiko entrenatzailea
ARRAUNA. Jon Salsamendi izango da Urdaibaiko entrenatzailea heldu den sasoian. Zurrumurruak egia bilakatu dira, eta Astilleron zazpi urte egin ondoren teknikari oriotarra Bermeora joango da. Taldeak, era berean, hiru arraunlari fitxatu ditu: David Iglesias, Castron zebilen galiziarra; Miguel Ruiz, Astilleron jardundakoa; eta Jon Unanue, Zarautzen zegoen azkoitiarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu