Jordi Ferron da Ana Junyenten ordezkoa Eibarren aulkian

Denboraldi amaiera bitarte sinatuko du kontratua entrenatzaileak, eta gaur goizean aurkeztuko dute

Jordi Ferron, atzo, lehen entrenamendua zuzentzen. EIBAR.
2022ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Ana Junyentek badu ordezkoa Eibarren aulkian: Jordi Ferron. Klubak atzo eman zuen albistearen berri, eta Herrialde Katalanetako teknikariak jada atzo zuzendu zuen lehen lan saioa. Denboraldi amaiera bitarteko kontratua sinatu du, eta ez du nolanahiko marka, Gipuzkoako taldeak bost puntura baitu salbazioa, liga amaitzeko sei jardunaldiren faltan.

Ferron gaur goizean aurkeztuko dute. Baina, asteburu honetan ligak etena izango duenez, ez du debuta egingo hurrengo asteburura arte. Hilaren 26an izango da, larunbatez, Sevillaren zelaian. Eibartarrek urtarrilaren 30ean lortu zuten azken garaipena, Madrilen aurka: 2-1. Ordutik bost partida galdu dituzte erreskadan. Bereziki mingarria aurreko larunbatekoa, 1-2 galdu baitzuten aurkari zuzen baten kontra: Sporting Huelva.

Ferronek Rayon, Zaragozan, Albaceten eta Badalonan jokatu zuen, eta entrenatzaile gisa emakumezkoen bi talde entrenatu ditu: Seagullu Bigarren Mailan (2015-2019), eta Espanyol Lehen Mailan (2019-2020).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.