MOTOZIKLISMOA

Jorge Lorenzo Moto GPko txapeldun

Balear uharteetakoak Valentziako Sari Nagusia irabazi du.

Jorge Lorenzo, MotoGP txapelketa irabazi berritan. MANUEL BRUQUE / EFE
2015eko azaroaren 8a
15:29
Entzun

Ia balentria egin du Valentino Rossik, baina ezin izan dio sailkapeneko lehen postuari eutsi, eta Lorenzok eskuratu du MotoGPko garaipena, hirugarren urtez.

Azkenaurreko sari nagusian Marc Marquez lurrera bota zuela-eta, zigorra ezarri zioten Rossiri. Italiarra azken postutik irten da Valentziako Sari Nagusian, eta, sailkapen buruan jarraitzeko, bigarren amaitu behar zuen azken sari nagusian -Lorenzok sari nagusia irabaziz gero-. Balear uharteetakoak pole-a lortua zuen, eta, beraz, hasiera-hasieratik izan da lasterketako nagusi.

Rossik bata bestearen atzetik gainditu ditu arerioak, laugarren postura heltzeraino. Aurreko hirurak, ordea, urrun geratu zaizkio, eta Marc Marquezek nahiz Dani Pedrosak ez dute Lorenzo lehen postutik mugiarazi. Txapelketa 330 puntu pilatuta amaitu du Lorenzok, eta Rossik, berriz, 325 eskuratu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.