Jose Javier Zabaletak gaur egingo du profesional mailako debuta, Eibarko Astelenan (17:00, ETB1). Etxarrengo atzelaria (Nafarroa, 1991) jotzailea da, eta bere kolpeak zeresan handia eman du afizionatu mailan. Sor dezakeen ikusminaren jakitun, Aspek puntako debuta antolatu dio, Errege Eguneko jaialdi klasikoko estelarrean. Hasiera batean Irujo zen aritzekoa bere alboan, baina azkenean Titin izango da bere aitabitxia. Aurkariak, berriz, Aritz Lasa eta Pascual izango dira.
Zabaletak 19 urte ditu, eta hiru urterako kontratua sinatu du. Aspalditik ezagutzen dute enpresan, Jokin Etxanizek 16 urterekin deitu baitzion bere aginduetara entrenatzen hasteko. Bere alboan eta aurka jokatu dutenek bere kolpea nabarmentzen dute, eta ez da asko Labriten pilotakada bat jo eta frontisetik errebotera zuzenean bidali zuela. Dena den, oraindik asko behar du zailtzeko. Aste batean Asperekin debutatuko duen bigarren pilotaria da, Jaunarenaren ondoren.
Jose Javier Zabaletak gaur egingo du profesional mailako debuta
Etxarrengoa atzelari jotzailea da, eta Eibarren ariko da Titinen alboan, Aritz Lasaren eta Pascualen aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu