Jose Luis Astiazaran Iriondo izango da Futbol Liga Profesionaleko presidentea datozen lau urteetan. Kargu-hartzea datorren uztailaren 21ean egingo da. Astiazaranek 41 urte ditu, eta abokatua da. Realeko presidente izan da, eta aurtengo ekainaren 30ean utzi du bere kargua. Ligako jarduneko presidente ere izan da azken urte honetan.
Horretaz gain, Futbol Liga Profesionaleko Hauteskunde Batzordeak behin-behineko lehendakariordeak izendatu ditu: Jose Maria del Nido Benavente (Sevillako presidentea) eta Javier Tebas Medrano (Alaveseko ordezkaria).
Jose Luis Astiazaran da Espainiako Futbol Liga Profesionaleko presidente berria
Espainiako Futbol Liga Profesionaleko Hauteskunde Batzordeak Jose Luis Astiazaran Iriondo (Realeko presidente ohia) presidente izendatu du hurrengo lau urteetarako. Kargu-hartzea uztailaren 21ean izango da, eta Ohiko eta Ez Ohiko Batzar Nagusia egingo dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu