Jose Luis Korta San Juaneko gizonezkoen taldeko entrenatzaile izango da aurrerantzean ere. Denboradi baterako luzatu dute hitzarmena bi aldeek.
Uztailaren 16an hartu zuen Erreka traineruaren ardura, Juan Mari Etxabe ordezkatuz, eta KAE 1 ligako azkeneko estropada irabazi zuen taldeak Bilbon, erlojuaren aurka. Horixe du bandera bakarra San Juanek aurtengo udan. Ligako sailkapenean bosgarren bukatu zuen.