FUTBOLA

Jose Luis Mendilibar kargutik kendu du Osasunak

Ligako lehen hiru jardunaldiak galdu ditu Iruñeko taldeak, eta entrenatzailea kaleratu du zuzendaritzak.

2013ko irailaren 3a
14:42
Entzun

Miguel Archanco Osasunako presidenteak jakinarazi duenez, aho batez hartu du erabakia taldeko zuzendaritzak. Mendilibarrekin batera, taldea utziko du Toni Ruiz prestatzaile fisikoak.

Archancoren esanetan, ez dute Mendilibarren karguan ordezkatzeko entrenatzailerik aukeratu oraindik. Hala ere, aitortu du lau hautagai dituztela Mendilibar ordezkatzeko. Alfredo Sanchezek zuzenduko du taldea biharko entrenamenduan.

"Entrenatzaile gazte bat bilatzen dugu, jokalari gazteekin jokatzeko konpromisoa duena", esan du. Eguerdian batzartu dira zuzendaritza eta Bizkaiko entrenatzailea, Mendilibarri erabakiaren berri emateko.

Archancok baztertu egin du zuzendaritzak erantzukizunik izatea taldearen lehen asteetako ibilbidean. "Zuzendaritzak ez du akatsik egin. Hamabi urte daramatzat palkoan eta larunbatean Vila-Realen aurka lotsa sentitu nuen".

Ligako aurreneko hiru partidak galdu ditu Osasunak, eta azken postuan da. 1-2 galdu zuen estreinakoa Granadaren aurka Sadarren, eta 2-0 gailendu zitzaion Athletic Anoetan jokatutako norgehiagokan. Joan den larunbatean, 0-3 galdu zuen Vila-Realen aurka, Iruñean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.