ARRAUNA
Josean Olaskoaga 'Aizperro' izango da Orioko entrenatzailea
Enrique Lopezek ez du Orioko trainerua entrenatuko. Eusko Jaurlaritzak espediente bat ireki dionez, bere etorkizunaren inguruan zalantzak dituela jakinarazi zuen atzo Gipuzkoako klubak, eta aurreakordioa eten du. Josean Olaskoaga Aizperro fitxatu du Oriok. «Bera izango da Orio Arraun Elkarteko entrenatzailea datozen urteetan». Orain dela gutxi Aizperrok ezetz esan bazuen ere, atzo adostu zuten akordioa bi aldeek. Astillerotik Lopezekin batera etortzekoa zen Mauricio Monteserinek ere ez du Orion arraun egingo. Astilleron segiko dute biek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu