Txirrindularitza

Joseba Beloki: "Aurtengo denboraldia bukatu da niretzat"

Asteazkenean egindako ebakuntzaren ondoren pozik agertu da gaur Joseba Beloki komunikabideen aurrean, nahiz eta jakin ezingo duela aurtengo denboraldian parte hartu. Espainiako Itzulian ere ez da izango Beloki. Bere helburua ondo osatzea da, datorren urtean forma egokian egoteko eta jaiotzear dagoen semeari ongi etorri egokia emateko. Belokik "istripua zoritxarrekoa" izan dela esan du.

2003ko uztailaren 18a
16:15
Entzun
"Aurtengo Tourrean oso ondo sentitu naiz, eta gauzak nahi bezala ateratzen ari zitzaizkidan, baina ezin izandu dut bukatu" esan du Joseba Belokik gaurko prentsaurrekoan.

Aurtengo denboraldian ezingo duenez parte hartu, datorren urtekoan pentsatzen ari da euskal txirrindularia. Tourrean, zaleek zin egindako Joseba Beloki erasotzailea ikusi ahal izan dutela azpimarratu du Belokik.

Belokik horrelako istripua izan ondoren, bizikletaren gainean jartzeko gogoa duela aipatu du. "Istripua izan nuenean, pelbisa hautsia nuela uste nuen hankak ezin nituelako banandu, baina zutik jarri nintzenean denbora bakarrik galdu nuela iruditu zitzaidan. Azkenean,ordea, ezin nuela jarraitu ikusi nuenean mundua gainera erori zitzaidan" esan du Joseba Belokik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.