Belokiren arabera, egun hiru txirrindulari daude munduan Frantziako Tourra irabazteko aukera dutenak: Lance Amstrong estatubatuarra, Jan Ullrich alemaniarra eta bera. "Beste biek frogatu dute horretarako gai direla, eta ni naiz hurrengoa, oso hurbil izan baitut", esan du Parisen emandako prentsaurrekoan.
ONCE taldea desegin ondoren, Belokik arazo dezente izan ditu talde berria bilatu eta aukeratzeko, baina, azkenean, gustura agertu da La Boulangere-n sartzeko hartutako erabakiarekin. "Negoziaketetan argiena La Boulangere izan da, eta haien eskaintzak, bai ekonomi arlokoak zein kirol arlokoak konbentzitu egin nau. Horrez gain, taldearen filosofiak erakarri nau", esan du.
La Boulangere taldean berarekin batera Gorka anaia izango duela baieztatu du Belokik, eta saioa egiten ari dela Mikel Pradera txirrindulariak ere ekipo horretan lekua izan dezan. "Mikel Pradera taldean onar dezaten konbentzitu nahi ditut, kirol ikuspuntutik interesgarria iruditzen baitzait, eta, gainera, laguna dudanez, nire integrazioa erraz dezakeela iruditzen baitzait". agertu du.
ONCEn hainbat urtez zuzendari izan zuen Manolo Saizekin haserre dagoela ukatu egin du Lazkaoko txirrindulariak; aitzitik, bien arteko harremanak onak direla azpimarratu du, nahiz etaSaizek gidatuko duen Liberty taldean aritzeko akordiorik lortu ez. "Munduko zuzendari onenetako bat da Manolo. Hiru urtetan harekin izan dudan harremana oso indartsua izan da, baina denbora eta babesle arazoak tarteko, negoziazioek ezin izan zuten aurrera egin. Nire hitza zuen, baina hiru astetan dena hoztu zen, ez zeukan eskaintzeko ezer eta hitz hura galdu egin zen", adierazi du.
Txirrindularitza
Joseba Beloki: "Frantziako Tourra irabaztea da nire helburua"
La Boulangere talde frantziarrarekin kontratua sinatu berri du Joseba Beloki txirrindulariak; hain zuzen ere, gaur egin du talde horretako kide gisa lehenbaziko agerraldi Parisen, eta datorren denboraldirako helburua zein duen argi eta garbi utzi du: "Frantziako Tourra irabaztea". La Boulangere taldeak egin dion eskaintza "ekonomi arloan zein kirol arloan oso ona" izan delako, eta, horrez gain, "filosofiak" erakarri duelako onetsi duela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu