'Puerto auzia'

Joseba Beloki zigor penaletik salbu da, baina kirol zigorra jaso dezake

'Puerto operazioaren' ikerketa egiten ari den epaitegiak agiri bat helarazi dio Joseba Beloki txirrindulari gasteiztarrari. Agiri horren arabera, Joseba Belokik ez dauka inplikazioarik maiatza amaieran lehertu zen dopinaren aurkako operazioan. Hala ere, kirol zigorra jaso dezake oraindik Belokik. Izan ere, CSD Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak, FEC Espainiako Txirrindulari Federazioak eta UCI Nazioarteko Txirrindularitza Elkargoak zigorra ezar diezaioke.

2006ko uztailaren 26a
16:39
Entzun
Txirrindulariek –eta taldeek– kode etikoa dute sinatuta UCIrekin. Kode horren arabera, edozein doping aferatan nahastuta agertzen den txirrindulari oro –polizia txostenetan izena agertzeagatik soilik, nahiz eta errudun ez izan– lasterketa batetik kanpo utz dezake taldeak.

Hori dela-eta, kode etiko hori hautsi dela iritzita, CSD Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak, FEC Espainiako Txirrindulari Federazioak eta UCI Nazioarteko Txirrindularitza Elkargoak zigorra ezar diezaiokete Belokiri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.