Salamankako (Espainia) Virgen de la Vega ospitaleko medikuek zabaldu duten oharrak dioenez, Gaizka Lejarretaren osasun egoerak nabarmen egin du hobera, kontziente dago eta arnasa ondo hartzen du.
Astarloa, buru-hezurreko traumatismoarekin
Igor Astarloa munduko txapeldunak auto-istripua izan zuen asteazkenean Italian, eta kolpearen ondoren buru-hezurreko traumatismoa izan zuen. Hala ere, Ermuako txirrindularia ondo dago. Astarloak astebete eman beharko du lepoko batekin eta ondoren beste mediku azterketa bat egin beharko diote medikuek.
Istripua asteazkenean izan zuen Astarloak, Brescian. Gidariaren alboko aulkian zihoan eta beste auto batek aurrez aurre jo zuen Astarloa zihoan autoa. Bresciako erietxean egun bat eman eta gero, atzo bertan atera zen bertatik. "Guztia ondo badoa, Flandriako Tourrean izango da, apirilaren 4an", adierazi du Alain Boundek, Cofidis taldeko zuzendariak.
Txirrindularitza
Joseba Belokik Euskal Herriko Txirrindulari Itzulian parte hartuko du
Joseba Beloki txirrindulari lazkaotarrak apirilaren 4an Bergaran (Gipuzkoa) abiatu eta apirilaren 9an Lazkaon (Gipuzkoa) amaituko den 2004ko Euskal Herriko Txirrindulari Itzulian parte hartuko du. Brioches La Boulangere talde frantziarra eta probaren antolatzailea ados jarri dira, eta azkenean, Beloki euskal errepideetan ikusteko parada izango da, auzi honetan piztu diren ika-mika guztiak ahaztuta. Bestalde, Alfus-Tedes taldeko Gaizka Lejarreta txirrindulari bizkaitarraren osasun egoerak hobera egin duela adierazi dute medikuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu