Joseba Belokik txirridularitza utziko duela iragarri du, Gasteizen egin duen agerraldi batean. Bi urtez ez du talderik izan txirrindulari gasteiztarrak, eta, ondorioz, ezin izan du lehiatu. Puerto auzian nahastu zutelako gelditu zen talderik gabe eta lehiatu ezinda.
Txirrindularitza “minduta” uzten duela adierazi du Belokik, eta etorkizunari begira “txirrindularitzarekin lotutako zerbaitetan aritzea” gustatuko litzaioke. Asko hunkitu da erretiratzen dela iragartzean.
Joseba Belokik 34 urte ditu eta 1998az geroztik profesionala da. 2002ko Tourrean bigarren postua lortu zuen eta 2000akoan eta 2001ekoan hirugarren geratu zen. 2003an izan zuen erorikoak, eta Puerto auziak markatu ditu bere ibilbideko azken urteak.
Txirrindularitza
Joseba Belokik txirrindularitza utziko du
Talderik ez zuenez, pasa den urtean ezin izan zen lehiatu. Erretiratu egingo dela iragarri du orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu