Joseba Llorente Realeko aurrelaria (Hondarribia, 32 urte) denboraldi honetan Osasunan ariko da, utzita, eta bihar bertan batuko da talde honen denboraldi-aurrera, Herbehereetara joanda. Han dago Osasuna, larunbatera artean lagunarteko beste bi partida jokatzeko.
Bi klubek gaur adostu dute akordioa.
Ibrahimak eta Dejan Lekic-ek taldea utzi dutela eta, Osasunak hiru aurrelari zeuzkan: Juan Francisco Martinez Nino, Kike Sola eta Manu Onwu.
Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak lehen ere eduki zuen bere taldean Llorente: Eibarren eta Valladoliden.