FUTBOLA

Joseph Blatterrek FIFAko presidentetza utziko du

Ezohiko batzarra iragarri du presidente berria aukeratzeko. Joan den ostiralean aukeratu zuten munduko futbol erakundeko buru.

Joseph Blatter. ENNIO LEANZA, EFE
2015eko ekainaren 3a
08:35
Entzun

Joseph Blatterrek ez du FIFAko presidente karguan jarraituko, prentsaren aurrean eginiko agerraldi batean jakinarazi duenez: "Berrikuntza sakona behar du FIFAk".

2015ean erretiroa hartuko zuela agindua zuen. Hitza jan zuen, ordea. Iragan astean aukeratu zuten munduko futbol federazioko presidente, bosgarrenez. "Nahiz eta hauteskundeetan babesa jaso, babes hori ez dute denek partekatzen. FIFAren irudia garbitzeko hartu dut erabaki hau".

Blatterrek 79 urte ditu, eta 1998az geroztik da FIFAko presidente. 1998an, Lennart Johansson suediarrari nagusitu zitzaion, eta, 2002an, Issa Hayatou kamerundarrari. 2007an, inor ez zen aurkeztu harekin lehiatzeko. 2011n, bai: Mohamed Bin Hamman qatartarra. Gutxi iraun zuen lehiak. Bozketara ere ez zen iritsi Hamman. Blatterrek salatu egin zuen Etika Batzordearen aurrean, botoak erostea leporatuta. Etika Batzordeak erruduntzat jo zuen, eta Blatter aurkaririk gabe geratu zen berriz.

FIFAko zazpi goi kargudunen atxiloketak piztutako eskandaluaren ostean heldu zen Blatterren izendapena eta orain haren dimisioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.