Joseph Ebuya munduko kros txapelduna ikusteko aukera gaur Zornotzan

Erredakzioa
Donostia
2011ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
Zornotzako Nazioarteko 57. Krosa jokatuko da gaur, eta Joseph Ebuya munduko txapelduna da irabazteko faborito nagusia. Deninis Masai eta Micah Kogo ere kontuan hartu beharko dira garaipenerako lehian. 10.700 metroko ibilbidea izango dute lasterkariek, eta, urtero bezala, maila ona ziurtaturik dagoela esan du Juanjo Andres antolatzaileak: «Krisiak gogor jo arren, munduko atleta onenak ekarri ditugu, eta gozatzeko aukera ederra izango da». Ebuyak 2007an eta 2008an hartu zuen parte Zornotzan, eta hirugarren eta bigarren amaitu zuen, hurrenez hurren. Beraz, arantza atera nahiko du.

Proba 10:00etan hasiko da, gaztetxoen lasterketarekin, emakumezkoena 12:30ean izango da, eta gizonezkoena 13:00etan. Emakumezkoetan ere munduko onenak izango dira Zornotzan, eta 6.700 metroko ibilbidea egin beharko dute; faboritoak hiru dira: Doris Changeywo, Pauline Korikwiang eta Grace Momanyi kenyarrak. Eguraldia lagun izango dute lasterkariek, ez baita euririk espero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.