Futbola

Josu Uribe, Eibarreko entrenatzaile

Carlos Pousoren ordez ariko da. Jaitsiera postuetan dago taldea.

2009ko martxoaren 10a
14:03
Entzun
Josu Uribe (Espainia, 1969) da Eibarreko entrenatzaile berria, zuzendaritzak 13:45 aldera jakinarazi duenez. Atzo kendu zuten Carlos Pouso kargutik.

27 jardunaldi jokatu ondotik, Espainiako Bigarren A Mailako jaitsiera postuetan dago Eibar, 27 punturekin, 20. tokian. Zazpi partida irabazi ditu, sei berdindu, hamalar galdu. Salbazio postua lau puntura du.

Bihar zuzenduko du lehen entrenamendua Uribek, 10:30etik aurrera. Igandean jokatuko dute hurrengo partida, etxean, Salamancaren aurka (17:00).

Uribek, besteak beste, Las Palmas, Getafe -Espainiako Lehen Mailara igo zuen 2004an-, Elx, Hercules eta Alaves entrenatu izan ditu. Aurten Ribadesella Hirugarren Mailako taldean fitxatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.