Josu Uribe Alaveseko entrenatzaileak zorabioak izan zituen lehengo larunbatean Motrilen (Espainia), Granada 74ren kontra jokatu zuten partidan, tentsio igoeraren ondotik takikardia izan zuelako, baina ondo dago. Gaur Gasteizen froga medikuak egin dizkiote, eta emaitzak "normalak" izan dira, Alavesek esan duenez. "Alarmarako arrazoirik ez dago, beraz".
Partida bukatzeko hamar minutu falta zirela, Manu Goikoetxea Alaveseko medikuak lagunduta aldageletara joan behar izan zuen Uribek. Dena dela, partidaren ondoren prentsaurrekoa eman ahal izan zuen.
Gaur arratsaldean bertan taldearen entrenamendua zuzentzeko asmoa dauka. Larunbatean izango du Alavesek Espainiako Bigarren A Mailako hurrengo neurketa, Mendizorrotzan, Teneriferen kontra (18:30).
Argazkian, Josu Uribe. (Argazki Press)
Futbola
Josu Uribe ondo dago, larunbatean takikardia izan ondoren
Alaveseko entrenatzaileak partida bukatzeko hamar minutu falta zirela aldageletara joan behar izan zuen. Gaur froga medikuak egin dizkiote, eta arratsaldean entrenamendua zuzenduko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu