Futbola

Josu Urrutia, "segidaren" aldeko apustua

Ezer gutxi argitu du Athelticeko presidente izateko bere hautagaitzaren aurkezpenean.

Josu Urrutia. JON HERNAEZ, ARGAZKI PRESS
Imanol Magro Eizmendi.
2015eko martxoaren 3a
13:45
Entzun

Josu Urrutiak azken lau urteetan eginiko lanean jarraitu nahi du Athelticeko presidente bada. Larunbatean bukatuko da hautagaitzak aurkezteko epea, eta beste inor aurkezten ez bada, Urrutia berriz ere izango da presidente, martxoaren 12tik aurrera. Urrutiak hautagaitza aurkeztu du gaur, eta bere agintaldiaren helburuak bi direla nabarmendu du: "Hasitako bidean jarraitzea" eta "berritasunei atea irekitzea".

Mami gutxiko aurkezpena izan da, ez baitu erabakirik aurreratu. Kirol arloari dagokionez, ez du argitu Ernesto Valverdek entrenatzaile postuan jarraituko duen edo jokalariren bat fitxatzen saiatuko den. Fernando Garcia Makuaren erabakiaren inguruan eta hauteskundeen egunak sorturiko polemikari buruz ere ez du hitz egin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.