Gaztela Leongo Itzulia botika ona ari da izaten gaixo zirudien Euskaltel-Euskadirentzat. Bi etapa jokatu dira, eta bietan nagusitu da euskal taldeko txirrindulariren bat. Atzo Pablo Urtasun nafarra izan zen azkarrena esprintean, eta gaur Juan Jose Lobato espainiarra. Sailkapen nagusian, Francesco Lasca italiarra (Caja Rural) da liderra. Lobato bigarren da, bi segundora, eta Urtasun, hirugarren, sei segundora.
Txirrindularitza
Juan Jose Lobatok bigarren garaipena eman dio Euskalteli
Atzo Pablo Urtasunek egin bezala, Euskaltel-Euskadiko txirrindulari espainiarrak esprintean irabazi du Gaztela Leongo Itzuliko etapa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu