mendizaletasuna

Juanito Oiarzabalek zortzi milako batean ospatu nahi ditu martxoan beteko dituen 50 urteak

Juanito Oiarzabal mendizale gasteiztarrak 50 urte beteko ditu datorren urteko martxoan, eta mende erdiko bizitza zortzi mila metroko mendi bat igotzen ospatu nahi du. Pasa den urtean K-2ra egindako espedizioan bi oinetako ia behatz guztiak galdu zituen, eta "tunel" amaierako argia ikusten ari dela esan du.

2005eko abuztuaren 18a
16:48
Entzun
EFE agentziak egindako elkarrizketa batean adierazpen ugari egin ditu mendizale gasteiztarrak: "Datorren urteko martxoan 50 urte beteko ditut, eta halako gertakari bat zortzimila metroko mendi bat igotzen ospatu nahi dut. Nire kirol bizitzan 22. zortzi milakoa izango litzateke, baina oraindik ez dut pentsatu zein mendi igoko dudan datorren urteko udazkenean".

Aurreko urtean K-2 mendian izandako ezbeharrak oinetako kasik behatz guztiak kentzea suposatu zion. Horren gaineko adierazpenak ere egin ditu: "Behatzen erauzteek ekarri dizkidaten arazoak gainditu ondoren, zortzi milako bat igotzea froga garrantzitsu bat izango da niretzat, 50 urterekin daukadan gorputzak ezintasun gehiago dituelako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.