Juaristi-Olazar txapeldun, Sagardoaren txapelketan

2011ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
ERREMONTEA. Juaristik eta Olazarrek 40-36 irabazi zieten atzo, Endikari eta Urrutiari, Sagardoaren Txapelketako finalean. Emozioz beteriko partida estua izan zen, eta txapeldunek azken txanpako susperraldiari esker irabazi zuten. Endika eta Urrutia 36-32 aurreratu ziren, baina Juaristik eta Olazarrek jarraian egin zituzten azken zortzi tantoak. Urrutia izan zen onena, baina bere lanak ez zuen saririk izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.