Juaristik ustekabekoa eman du Kutxa Torneoan
ERREMONTEA. Jon Juaristik 30-22 irabazi zion atzo Patxi Zeberiori Kutxa Torneoko estreinako partida. Dirua 100-40ri atera zion Elduaingoaren alde, eta huts egin zuen. Hasieratik izan zen hobea Juaristi(9-1), eta lortutako aldeari ongi eutsi zion gerora. Sakea ederki baliatu zuen, zazpi tanto eginda. Zeberio II.ak lehen lehia zuen atzokoa, eta igarri zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu