Eijsen eta Valkenburg artean 24,3 kilometrokoa izan da ibilbidea, eta Arndt -ek 32.53 minutu behar izan ditu lanak amaitzeko. Olinpiar Jokoetako arantza atera du alemaniarrak, zilarrezko domina eskuratu zuelako Londresen, Kristin Armstrong estatubatuarraren atzetik. Faboritoen artean zegoen Emma Pooley britainiarra ere, baina dominen borrokatik kanpo geratu da, laugarren, 49 segundora.
Emakumezkoen junior mailako erlojupekoa jokatu da aurretik, eta Elinor Barker britainiarra izan da onena, 22.26 minuturekin. Cecilie Uttrup danimarkarrak kolkoratu du zilarrezko domina, 36 segundo gehiagorekin, eta Demi de Jong herbeheretarrak brontzea, 1.03 minutu gehiagorekin. Hamargarren postuan sailkatu da Lourdes Oiarbide arabarra, bikain, 1.15 minutura.