Futbola

Jukka Raitala ezker hegalekoak Osasunan jokatuko du, utzita

Osasun azterketa gainditu du, eta bihar elkartuko da taldekideekin.

2011ko uztailaren 28a
18:07
Entzun

Jukka Raitala ezker hegaleko finlandiarrak Osasunan jokatuko du datorren denboraldian, klubak gaur jakinarazi duenez. Alemaniako Hoffenheim taldetik etorriko da Iruñera, eta denboraldiaren amaieran Osasunak jokalaria erosteko aukera izango du, 1,25 milioi euroren truke.

Gaur osasun azterketa gainditu du Raitalak, eta hori amaituta sinatu du kontratua. Bihar elkartuko da taldekide berriekin, Italian, eta handik itzultzean aurkeztuko dute. 22 urte ditu, eta aurreko denboraldian Paderborn taldean jokatu zuen. Finlandiako selekzioan jokatzen du. Erdiko atzelari postuan ere jokatzen du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.