bihar berria-n

Julen Aginagalde: "Azkeneko urteetan jokalari garrantzitsu sentitzen naiz"

Bihar hasiko da Munduko Eskubaloi Txapelketa, eta han izango da Aginagalde, Espainiako selekzioarekin. Haren elkarrizketa argitaratuko du BERRIAk. Aurrerapena da hau.

2013ko urtarrilaren 10a
14:01
Entzun

Hona hemen, aurrerapen bezala, Julen Aginagalderen (Irun, 1982) esan batzuk:

- "Munduko Txapelketako maila Europakoan edo Olinpiar Jokoetan baino txikiagoa dela diote. Lehen fasean agian bai, tradizio gutxiagoko taldeak ere sartzen direlako, baina kanporaketetan sartuta, betikoak egongo gara".

- "Azkeneko urteetan jokalari garrantzitsu sentitzen naiz Espainiako selekzioan, eta gustura nago ardura horrekin".

- "Munduko hirugarren jokalari onena izendatu naute, beste birekin berdinduta. Egia esan, asko harritu ninduen lehen bosten artean egotea, eta horrekin pozik, ohore handia da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.