eskubaloia

Julen Aginagalde, munduko jokalari onenen artean hirugarrena

Gizonezkoetan Daniel Narcisse-ri eman diote lehen saria, eta Alexandra do Nascimientori emakumezkoetan.

2013ko urtarrilaren 8a
14:54
Entzun

Julen Aginagalde (Irun, 1982) munduko jokalari onenen artean hirugarren hautatu dute, Nazioarteko Eskubaloi Federazioak jakinarazi duenez. Botoen %18 jaso ditu. Jarraitzaileek, hedabideek eta federazioko kide batzuek osatu dute epaimahaia.

Daniel Narcisse frantziarra hautatu dute onentzat, botoen %25 pilatuta. Bigarren Mikkel Hansen danimarkarra geratu da (%21). Filip Jicha txekiarrak eta Kim Andersson suediarrak Aginagaldek adinako babesa jaso dute.

Irungo Bidasoko harrobiko jokalaria da Aginagalde; han aritu zen 1999-2006 artean. Ondoren, Ademar Leonen (2006-2009); gero, Ciudad Realen (2009-2011), eta, harrezkero, Atletico Madrilen da. Pibote postuan jokatzen du.

Emakumeetan Alexandra do Nascimiento brasildarrari eman diote onenaren saria —%28ko babesa jaso du—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.