51 urteko teknikariak ondo ezagutzen du Real Madril, sei urtez aritu baita bertan aurretik: bost urtez jokalari zenean, hiru urtez bigarren taldean (1985-88) eta bi urtez lehen taldean (1989-91); eta urtebetez entrenatzaile lanetan (bigarren taldea zuzendu zuen 2008-09ko sasoian). Orain Santiago Bernabeu futbol zelaiko aulkira itzuliko da. Ez du ardura txikia izango. Zinedine Zidanerekin Txapeldune Liga irabazi du Espainiako taldeak azken hiru denboraldietan jarraian, orain arte beste inork lortu ez duena.
Real Madril B utzita hasi zuen bidea Lopetegik Espainiako azpiko selekzioak entrenatzen, 2009tik 2014ra. Ondoren, Porto Portugalgo taldea entrenatu zuen bi urtez. 2016ko uztailaren 21ean, berriz, Espainiako selekzio nagusiko hautatzaile izendatu zuten, Vicente del Bosque ordezkatuta. Ordutik darama karguan. Errusiako Munduko Kopa da bere lehen txapelketa nagusia. Azkena izango da, amaitutakoan Real Madrilekin hasiko baita lanean.