Markagailua: 3-0, 3-1, 7-1, 7-2, 12-2, 12-8 eta 22-8
Julen Retegi buruz buruko jokoko espezialista da, eta oraindik ere gazteen aurrean zeresaman ematek gai badela erakutsi du Tolosan. 22-8 irabazi dio Unai Lasori, eta emaitza kantxa gainean ikusitakoaren isla da, Eratsungoa askoz gehiago izan baita. Retegi Bik Oinatz Bengoetxea izango du aurkari final-zortzirenetan, larunbatean, Iruñean.
Partida orekatua espero zen Tolosan, baina Retegik ez dio aukerarik eman Lasori. Lasok bost aste zeramatzan jokatu gabe arazo fisikoen erruz, eta nbaaritu zaio. Une bakar batean ere ez da eroso egon, eta piloteoak luzatu direnean Retegi beti gailendu da. Hasieratik ikusi da aldea, eta Retegi 12-2 aurreratu da.
Lasok asko arriskatuz berreskuratu du sakea, eta asko asmatu du lehen pilotakadarekin. 12-8raino hurreratu da, baina hor bukatu da bere bidea, Retegik sakea berreskuratu bezain laster egin baititu hogeitabira arteko tantoak.